XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Europako hiru erkidegoen bitartez
Prozesu irekitzat hartzen da. Kanpora irekia, bertan sartu daitezkeen estatuei dagokienez, eta barrura irekia, estatuek borondatez erkidegoen esku utz dezaketen eskumen-mailari dagokionez.
Horrela, bada, Europako estatu guztiek dute erkidegoan sartzeko aukera, gutxieneko baldintza batzuk betetzen baldin badituzte: erregimen demokratikoa edukitzea, oinarrizko eskubideak ziurtatzea eta itunetatik eratorritako ekonomia-betebeharrei aurre egin ahal izateko ekonomiaren garapen-maila izatea.
Horrela, 1973an, frantsesen eta britainiarren artean hainbat tirabira izan ondoren, sei kideak bederatzi bihurtu ziren, Erresuma Batua, Danimarka eta Irlanda batu zirenean. Geroago, 1981ean, hamar izango ziren, Grezia sartzearekin; hamabi 1986an, Espainia eta Portugal sartu zirenean, eta hamabost 1995ean, Austria, Suedia eta Finlandia gehituta.
Eta, jakina denez, prozesuak oraindik ere zabalik dirau etorkizunean sar daitezkeen herrialdeentzako: Europako ekialdeko herrialdeak (batez ere Hungaria, Txekiako eta Eslovakiako errepublikak, Polonia eta Estonia) eta Mediterraneokoak (Zipre eta Malta). Sarrera berriekin, kideen kopurua hogeita hamarrera hurbilduko da.
Bestalde, barruko jardunari dagokionez,
Berrikuntza nabarmenenak bakarrik aipatzearren, Europako Agiri Bakunak (EAB) konpondu zuen Europako Parlamentuak erabakiak hartzeko orduan Kontseiluarekiko jasaten zuen demokrazia-eskasia.
Europako Agiri Bakuna 1987ko uztailaren 1az geroztik dago indarrean eta xede nagusia barruko mugarik gabeko merkatu bakarra ezartzea izan zuen,
Lankidetzarako prozedura konplexua sartu zuen eta eskumen berriak eman zizkion erkidegoari hainbat gaitan, hala nola ingurugiroa, ikerketa eta garapena, edo ekonomia- eta gizarte-kohesioa.
Kide ziren estatuetan berrespen-prozesu larria izan ondoren, 1993ko azaroaren 1ean, EBI (Maastrichteko Ituna izenarekin ezagunagoa) indarrean jarri zenean, mugarri garrantzitsua ezarri zen erkidegoko historian: Europako Erkidegoko Ituneko 160 artikulu aldatu ziren (EEEk ekonomiari zegokion
Europako Parlamentua eta Kontseilua
Europako Parlamentuari ahalmen legegileak eman zitzaizkion, halaber, garrantzitsuak diren hainbat gaitan.
Eskualdeen Lantaldera eratu zen, nahiz eta kontsultarako eskurantzak besterik ez izan, eskualdeetako eta toki-erakundeetako ordezkariekin osatua.